2018.10.23
Bertan Bera

Bertan Bera

  • 2008 - 2014
  • Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Punk-rocka

Bien arteko istorioa

Merkantzia bahitua, behin eta berriz isildua,negar malkotan itoa. 
Besarkatu eta jipoitzen nauenak ez du atsedenik, gorputza eta arima josi dizkit zauriz. 

Itxaropen aukerarik nik ez, urrunegi daude ate horiek. 
Adorerik gabe, argirik ez. 
Zulo beltz horrek, beste behin, itzulera gabe nau preso hartzen. 
Itxaropen gabe, gaur ere, urrunegi daude ate horiek. 
Adorerik gabe, argirik ez. 
Merezi gabeko zigorra denbora luzez nekez bizitzen. 

Idatzitako lerro guztiak lurraren kontra hautsiak, amets gaiztoek bustiak. 
Izango al dut atsedenik? Zama honekin bizitzerik? 
Bion arteko istorioa infernu bilakatu da. 
Infernu bilakatu da … 