2018.10.23
Bertan Bera

Bertan Bera

  • 2008 - 2014
  • Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Punk-rocka

Borrokaz aske

Bost izarreko hotelak, mila milioidun dietak, diru beltzez betetako gutun azalak … 
Elkar babesten diren mafioso familiek, promesaz erosiz pertsonak. 

Ez zaitzatela inoiz engaina... 

Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! 
Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre! 

Gezurrak hauteskundetan erabiliz mesedetan, adjudikazioak beraien enpresetan. 
Hegazkinik gabeko, eta airez betetako aireportuak daude modan. 

Amesten uzten ez badigute, ez diegu lorik egiten utziko. 

Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! 
Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre! 

Beraien gezurretan ito, nahi gaituzte berriz ere. 
Gure askatasun oihuak, beti, indar (e)ta mehatxuz beti dabiltza zapaltzen. 

Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! 

Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! 
Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre!