2018.10.23
Bertan Bera

Bertan Bera

  • 2008 - 2014
  • Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Punk-rocka

Ezabatuta

Orain euria hasten bada nora joan, orain. 
Ihes egiterik ez daukat, preso naiz. 

Jendez inguratuta baina sentitzen naiz bakarrik, 
bakardadeaz beteta, baztertuta (e)ta hutsik. 

Garrasi, oihu sakonena mutu, itsu eta gor. 
Ea norbaitek entzungo ote nauen inkognitak hil baino lehen. 

Miseriak duintasunari eskaintzen dion omenaldian izaterik ez, 
nortasuna galduta, ezabatuta. 

Garrasi, oihu sakonena mutu, itsu eta gor. 
Ea norbaitek entzungo ote nauen inkognitak hil baino lehen.