2018.10.23
Bertan Bera

Bertan Bera

  • 2008 - 2014
  • Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Punk-rocka

Libre!

Amets eta eskubideak preso hartu ditu legeak 
justizia injustuaren bermeaz. 

Elkartasun tantak negar eta irri, 
borrokaren islada ikur eta bizi! 
Elkartasun tantak negar eta irri, 
duintasunaren irudi! 

Libre, oztopoen gainetik izan gaitezke, 
desobedientziaz lortu arte. 
Libre harresiaren hormek zutik diraute, 
tinko eta gogor amaierara arte. 

Itxaropenezko garaiak ilusiozko jauziak, 
etorkizuneko zubiak eraikiak. 

Konpromiso amaigabeak irauliko du egoera, 
garaile eta garaituen istoria. 

Elkartasun tantak negar eta irri, 
borrokaren islada ikur eta bizi! 
Elkartasun tantak negar eta irri, 
duintasunaren irudi! 

Libre, oztopoen gainetik izan gaitezke, 
desobedientziaz lortu arte. 
Libre harresiaren hormek zutik diraute, 
tinko eta gogor amaierara arte.