2018.10.23
Bertan Bera

Bertan Bera

  • 2008 - 2014
  • Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Punk-rocka

Mila esker

Ezinak itotzera narama, eta ihesi noa. 

Une gris asko bizi badira ere, ikasi dut aurrera egiten. 
Babes eta laguntasunari esker, momentuok kolorez janzten. 

Zuek zarete nire euskarria, nire droga, ilunpeko argia. 
Bidean, harri ta sasi artean, maitasuna gidaria. 

Beti, momentu gaitzetan bada ere, babesa eman besarkada batez. 
Irribartsu beti ere aldamenean barrualdea indarrez betez. 

Eta zer? Zer nintzateke orain zuek gabe? Zein bidetan nengoke! 

Bizitzaren bidean gogortasunak irakasten du maitatzen. 
Biziak maitasunaz gure ingurua ikasten da baloratzen. 

Mila esker, harrotasunez esaten diotzuet bihotzez, mila esker.