2024ko urtarrilean hasi ziren entseatzen Iñigo Garrido eta Axier Aranburu, Andoaingo R taldeko gitarra jotzailea eta bateria jotzailera, Mikel Uraken bilbotarrarekin batera, baxuan. Hilabete batzuen ondoren, Axierrek taldea utzi eta Mikel Lertxundi, Krell donostiarren bateria jotzailea, sartu zen. Elkarrekin hartu zuten BERTZESFER izena, eta 2025eko ekainean grabatu zuten lehen demoa haien Andoaingo lokalean. Beraien abestiak luzeak eta soinu-trantsizioaz beterik daude, irrati-formulako abestien ohiko egituretatik urrun. Entzule adituek Cave In, Metz edo Russian Circles bezalako taldeen soinuen zenbait antzekotasun identifikatu ahal izango dituzte.