2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Bai, bai, gizontxo

Memoria duguno
uso eta otso
guztiek egin dute
bazka bertan-goxo,
hargatik daude orain
hainbeste potroso
iraultzaren aurrean
horren deseroso.

Hobe duk aurreztea
pito-lezioak
pelikula hau jada
gutaz ez zioak,
alde baldin bahago
aska tentsioak
ta prestatu galtzeko
pribilejioak.

Hik ez duk nahi
ulertu besteren
borroka librea ai ai ai
beraien aukera
ez baituk hirea
lasai motel lasai
hi gabe ere egingo
ditek bidea.

Hire erretorikak
asko dik faltsutik
haizeari bultzaka
tronu ahaltsutik
noski emakumea
nahi duala zutik
baina zergatik ez haiz
kentzen enbazutik?

Defendatu genian
aitaren etxea
lortu arte amari
berea kentzea,
txistuka hasi zaiguk
presio-eltzea
solta ezak nahi ez baduk
eskutan lehertzea.

Hik ez duk nahi
ulertu besteren
borroka librea ai ai ai
beraien aukera
ez baituk hirea
lasai motel lasai
hi gabe ere egingo
ditek bidea.