2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Dabiltzan harriak

Ez naizela aldatu esaten didazu
zerbait polita esaten duenaren moduan...
ni ez naiz atzokoa, hala al zara zu?
Bueltak ematea oso normala da munduan.

Altxerri, Orreaga, Amaiur, Gernika...
iraganaren lausoak den-dena du magia
irribarretsu zaude aingurei eutsita
baina hegorik gabeko zerbait da nostalgia.

Behekoak goian, goikoak behean,
ezkerrak eskuin,
eskuin ezkerrak.
Zu ez zara gu, gu ez gara zu,
ni ere ez naiz gu...
eta eskerrak.

Dabiltzan harriak
errekan gora etorriak
dabiltzan herriak
berri zaharrak eta zahar berriak.

Fusilak beti prest, balak herdoilduta
zahartutako diskurtsotan geroa eraiki nahi.
Paperak aspalditxo daude aldatuta
zu aulkian zaude baina lurrak biraka darrai.

Dabiltzan harriak
errekan gora etorriak
dabiltzan herriak
berri zaharrak eta zahar berriak