2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Gure heroiak

Imajinatu John Lennon
ETA-k hila Amoroton,
Rosa Parks metroan zutik,
Gandhi gose-greban Soto-n,
Maulen Martin Luther King
insomnioarekin
gauero zopa afaltzen
du Mafaldak Azpeitin.

Zer egingo diogu ba
Gure herri ziztrina
Ez badago heroiek ta
Heroientzako egina
Emiliano Zapata
traje eta gorbata
Jaurlaritzako nekazal
sailburua da ta,
Maradona aulkitxoan
Uzten dute Arrasaten
jainkoaren eskuari
azkazalak jaten

Ba al dator askatuko
gaituen liderrik?
Ez al gara egongo
itxoiten alferrik ...
Akaso ez daukagu
profeten beharrik,
hortzak biltzen moldatu
gaitezke bakarrik

Hegorik gabe jaio zen
Frida Kahlo Errezilen
Nietzche Mungiako metal
talde batean zebilen
Thomas Sankara ertzain,
aita on bat Kurt Cobain,
Askegunean Ana Frank
Gestapo helduko zain.
Che Guevarak jarraitzaile
asko dauzka twiterrean
Lenin barra ertzean
beti marmarrean ...

Iraultzen oroitzapen
txarra du urdailak
akaso nahita galtzen
ditugu batailak ...
Luzatu eskua ta
jarri bi masailak
horrek ere badauzka
bere abantailak.