2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

I Am Basque

Bitartean, zuk ispiluari
beti galdera berdina
zein da ni bezain euskaldun jator,
abertzale eta fina.
Hain daukazu sendoa
gihar finantzieroa
ta hain etekin gordina
zure buztana jango zenuke
ailegatuko bazina.

Bitartean, zuk irakaspenez
bete diguzu pizarra
nondik gatozen ta zein den segi
behar genukeen izarra
Batek daki zergatik
galdu ziren mapatik
Garazi eta Lizarra
Euzkadi salbo ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.

Forondako kanpetan
kokaina tranpetan
botoxa ta txakolina
Zure buztana jango zenuke
ailegatuko bazina.

Jatorrizko bizkaiar
gurutzeak on fire
Jainkoa ta Lagi Zarra
Euzkadi salbo ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.