2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Psikologo flowerpowerrei

Jainko txiki berriak
auto-laguntzako
liburuetan;
bihotzetan begiak
ahul daudenentzako
-beherapenetan!-.

Bidezidorrak nonahi
Irribarre inozoz
Ez dut zutaz jakin nahi
(ezintasun gozoz
deitu_arte behintzat)

Hau zure zorigaiztoko
zoriontasuna,
zorion aizuna,
aurreratzeko oztopo
bihurtu zaizuna.

Ni noiz konbentzituko
zabiltza hizketan
-luze tamalez-,
zeure paradisuko
giltzari krisketan
buelta emanez.

“Zatoz nirekin, zatoz”
esaten didazu
barrezka atean:
zeure gezur eta poz
denak har itzazu,
ta utzi bakean!

Hau zure zorigaiztoko
zoriontasuna,
zorion aizuna,
aurreratzeko oztopo
bihurtu zaizuna

Hau zure zorigaiztoko
zoriontasuna,
zorion aizuna,
aurreratzeko oztopo
bihurtu zaizuna