2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Zuloak —edo apaizac obeto—

1.
Batzuren sudur bizkorrak eta
zenbaiten aho zabalak
alderik alde mugitu ditu
herdoiltzear zeuden balak.
Oh, sermoilari bihotzekoa,
bildu itzazu hegalak,
gorde kajoian zure bandoak
eta jaso atabalak:
ez gara zure alabak,
lehendik badaukat ama bat.

2.
Legenar beltza ta hauts zuriak
elkarren pare orduan....
gizartearen katakunbetan
ezkutatzeko moduan.
Hegan egiten dakien askok
ditu bi oinak zoruan,
mila kolore hautsetan eta
zirrikituak zeruan,
zuk segi zure munduan
penitenteen inguruan.

3.
Egunkariko predikuetan
eraiki duzu kapera
komunetako prozesioak
ez datoz zuen legera.
Diozuena ezaguna zait,
aspalditxotik gainera:
zulo batetik sartzen zait eta
beste zulotik atera,
izan ere hautsa zera
(ta hautsa izango zera)