2020.05.21
Bi Bala

Bi Bala

  • 2013 - 2018
  • Ataun, Orio (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Besarkadak eta labankadak

Atzera

I Am Basque

Atzera

Japan Tour 2016

Atzera

Arazo modernoak

Zurikeriatan beltz

Eta bestela ondo?
zer moduz zabiltza?
Noiztik axola zaizu
besteen bizitza?

Dena eman behar da
herriaren alde
baina ezer galtzeko
arriskurik gabe

Errespetatzen dugu
zure iritzia
merezi duzu mantso
ta minez hiltzia!

Nik ez dizut sekula
jarriko adarrik
aukera bat daukazun
aldiro bakarrik
 
Zu eta ni literalki
zuzenegiak izaki
bizi nau zurikeriak
aho biko aurpegiak
ta hitzak ezin ebaki

Eramango zaitugu
beti bihotzean
gorpua hoztu arteko
denbora motzean

Asko estimatzen dut
sinzeritatea
ezta okurritu ere
dena esatea
 
Zu eta ni literalki
zuzenegiak izaki
bizi nau zurikeriak
aho biko aurpegiak
egiak ezin ebaki