Gasteizen errotutako folk-rock talde bat da Bidelapurrak, 2014an sortua. Ander Solozabal Kortabarria (Gasteiz, 1991) eta Ekaitz Aranberri Zezeaga (Bergara, 1990) musikariek sortu zuten, eta hasieran bikote moduan aritu ziren, baina gerora zenbait taldekidez inguratuta taularatu izan dute beren proposamena. Irlandako folka, bluegrassa, countrya eta abar umorearen galbahetik pasatzen dituzte maiz, eta emaitza alaia lortu.