Zumaiako lau musikarik osatzen dute Biderbost taldea: Beñat Fer (ahotsa, gitarra, sintetizadorea), Mikel Larra (gitarra, sintetizadorea), Imanol Balentxi (baxua) eta Ibon Gorriti (bateria eta perkusioa). 2024an kaleratu zuten lehen EPa, taldearen izen berekoa, pop-rock kutsua duten lau kanturekin, eta 2025ean lehen diskoa, Zamalanak.