Irungo punk-rock laukoteak disko bakarra kaleratu zuen, 2011. urtean, Petruska Records zigiluaren eskutik: Muga guztien gainetik izena du zazpi kantuz osatutako lan horrek. Astindu Oi! taldeko Iker Etxeberria eta Unai Oiartzunek osatu zuten, Apostasia taldeko Unai Anduezarekin. Urte bat geroago, Xabier BurgaƱa baxua batu zitzaien.