2021ean abiatutako proiektu bat da Bihar, gaur arte kaleratu dituen kantuak modu anonimoan aurkeztu dituen ekoizle eta musikaria. Zenbait kolaboratzaile ezagun daude haren argitalpenetan: Jurgi Ekizak, Esanezin-ek, Vivak-ek, Sara Zozayak eta Benizzek hartu dute parte kantuetan.