2020.12.14
Bihozkada

Bihozkada

  • 2015 - 2020
  • Villabona (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka
Zure aurrean

Zure aurrean

Bihozkada taldearen "Zure aurrean" diskoko izen bereko abestiaren bideoklipa. 2019ko abenduaren 13an grabatua, Villabonako Gurea antzokian, diskoaren aurkezpen birako lehen zuzeneko kontzertuan.

Atzera

Kaiuko

Etorkizun hobe baten bila
joan nintzen herritik ihesi.
Agurtu nittun familia, lagunak
eta itsasora nintzen jauzi.

Kaiuko hartan berrehun lagun ginen
une gogor haiek ezin ahantziā€¦
Nahiz guztiek eman lehen pausoa
bizirik ez ginen guztiak iritsi!

Bidaia arriskutsua izan zen
Europara iritsi arte.
Hasieran lagundu ziguten
eta zabaldu hamaika ate.
Baina egun bat pasatu orduko
ohartu ginen ez gintuztela maite!

Itsaso-hilerria zeharkatu
genuen itxaroz, arraunean.
Etsaia limusinan iristen da,
sekula ez patera batean.
Eraiki dezagun geroa, denon arteanā€¦

Ez dago surik, berdina denik
Norberak dauka bere distira.
Mugak apurtu, paretak bota
harresiak eraitsi behar dira!