2020.12.14
Bihozkada

Bihozkada

  • 2015 - 2020
  • Villabona (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka
Zure aurrean

Zure aurrean

Bihozkada taldearen "Zure aurrean" diskoko izen bereko abestiaren bideoklipa. 2019ko abenduaren 13an grabatua, Villabonako Gurea antzokian, diskoaren aurkezpen birako lehen zuzeneko kontzertuan.

Atzera

Zaldi zuri

Azken arnasa hartzeaz batera,
zure argia itzali bada ere,
trosta hotsen burrunba ederra
kolpatuz udazken hostoak haserre.

Malkoz-malko marraztuz irrifarra
eraitsitako zutabeagatik,
begien artean dugu iparra
galtzadetan ez erortzeagatik.

Irrintzi bakoitzak, mendi magalean, zugana garama.
Oihuka, gure garraxia, zugana iristeko, haizeak darama…

Betiko jasoko dut, bihotzeko kutxan gorderik, zure maitasuna.
Behin, ihes egin zuen txoriak baina, bere edertasuna da oroi duguna.