Zumaiako taldea da Bikabi, eta rock alternatiboa jorratzen du. Manu Aizpuruak (ahotsa, gitarra), Alberto Hidalgok (gitarra), Iñigo Gonzalezek (bateria) eta Unai Linazasorok (baxua) osatzen dute. Bi lan kaleratu dituzte gaur arte: Besteenekaitza EPa 2023an, eta Atentzioz, Intentzioz disko luzea 2025ean, «gizatiarra denaren aldarria».