Iruñeko pop-rock taldea da Biluzik. Maialen Gurbiondo izen zen taldeko abeslaria —gerora Chica Sobresalto izenarekin ezagun egin dena, bereziki TVEko Operacion Triunfo saiotik igaro ondoren—, Ibai San (gitarra), Gorka Zia (gitarra), Borja Gurrea (baxua) eta Pello Iturria (bateria) musikariekin batera. 2015ean kaleratu zuten taldearen lehen lan luzea, Estimulosensible izenekoa.