Usansoloko talde bat da Biok, 1999. urtean sortua, hasieran nu-metala eta gero groove metal eta hardcore doinuak landu dituena. 2000. urtean grabatutako maketari esker, hainbat sari irabazi zituen taldeak: tartean, 12. Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria. 2005ean kaleratu zuten lehen diskoa, Margo debekatuak, Metak diskoetxearekin. 2009an argitaratu zuten bigarrena, Gaur ez da dena grisa izenekoa.