2021.11.11
Birkit

Birkit

Atzera

Leihoa (Harrobia Eskena Bilbo, 2018/11/24)

Atzera

Geuk piztutako suak ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zelatan ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Inertzia

Zuzendaria: Maria Elorza

Biluzik

Gaur ez du egunerokoan babesik hartu 
egi zikin hura aurreratu egin da oraingoan. 
Gaur ez du egunerokoan babesik hartu 
segundu mutuetan murgildu da 
gauak oihuak irentsi bait ditu. 

Gaur ez du egunerokoan babesik hartu 
iraganak buztitako maindiretan 
euren itsasoan, lo gelditu da 
erloju zahar honen ahots epelak 
kulunkatzen duen bitartean 
odolak malkoak zirriborratuko. 

Hotzak dago 
biluzik 
haren arnasak esnatuko duelakoan. 
Hotzak dago 
biluzik 
haren arnasak 
itzuliko duen amesgaiztoa eten nahian 
bertan geldituko da 
isilik 
gauak oihuak irentsi bait ditu. 

Hotzak dago 
biluzik 
haren arnasak esnatuko duelakoan. 
Hotzak dago 
biluzik 
haren arnasak 
itzuliko duen amesgaiztoa eten nahian 
ez zaitez hemen gelditu 
isilik 
goizak oihuak zabalduko ditu.