2021.11.11
Birkit

Birkit

Atzera

Leihoa (Harrobia Eskena Bilbo, 2018/11/24)

Atzera

Geuk piztutako suak ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zelatan ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Inertzia

Zuzendaria: Maria Elorza

Amodiozko kanta

Maite zaitut, nere poltsarekin autobusera abiatzen naizen bakoitzean.
Maite zaitut, bidai luze horretan loak ezin hartu.
Maite zaitut, nerea ez den herri batean kafesnea hartzerakoan.
Maite zaitut, horma grisak ikusten eta zenbakia ematen didatenean.

Maite zaitut, karneta erakusterakoan miatzen nauten bitartean.
Maite zaitut, bi metro karratuetan eserita itxaroten dudanean.
Maite zaitut, agertu eta begiekin dena adierazten didazunean
Maite zaitut, zure eskua ikutu beharrean kristal lodia ferekatzen dudanean.

Itzultzean, liburua hartu bezain laster
loak hartzen nau zurekin egiteko amets
eta ametsetan maite zaitut zaitut laztana
Xabierren olerki obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako narrazio bat bezala,
Atxagaren Obabako ipuin bat bezala,
Mikelen istorio odoltsu bat bezala,
Maite zaitut laztana.

Maite ditut bisitak irauten duen 55 minutuak.
Zerrai hotsak beste hilabete ikusi gabe gogorarazten didanean.
Beste kanta ere idaz nezake, baina nahiago dut nekatua egotea
eta esaldia, nekatzen ez zaituena
beste hamaika aldiz errepikatuko dizut.

Itzultzean, liburua hartu bezain laster
loak hartzen nau zurekin egiteko amets
eta ametsetan maite zaitut zaitut laztana
Xabierren olerki obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako narrazio bat bezala,
Atxagaren Obabako ipuin bat bezala,
Mikelen istorio odoltsu bat bezala,
Maite zaitut laztana.