2021.11.11
Birkit

Birkit

Atzera

Leihoa (Harrobia Eskena Bilbo, 2018/11/24)

Atzera

Geuk piztutako suak ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zelatan ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Inertzia

Zuzendaria: Maria Elorza

Atzera

Mina

Begizuloetatik

Begiluzuloetatik dakusat mundua
berak ez nau ikusten,
nire mahaian platerari so dago.

Begiluzoetatik dakusat mundua
berak ez du antzeman
nekea hezurdura bihurtu zaidala.

Begizuloetatik dakusat mundua
bera ez da mugitzen
ordurik onartzen ez duten orratz artean

Begizuloetatik dakusat mundua
oraindik ez daki
bularrak hustu zizkidan hura

Eskutik daramat eta ikasten nauela
Eskutik daramat ikasten nauena.

Begizuloetatik dakusat mundua
berak ez du ulertzen
trapu zikinak geroa garbitzen duela.

Begizuloetatik dakusat mundua
oraindik ez daki
ikasten ari nauen hori gai izango dela...

Gu danak ikusteko gai izango dela
Mundua aldatzeko gai izango dela.