2021.11.11
Birkit

Birkit

Atzera

Leihoa (Harrobia Eskena Bilbo, 2018/11/24)

Atzera

Geuk piztutako suak ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zelatan ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Inertzia

Zuzendaria: Maria Elorza

Atzera

Mina

Ezinbestekoaren ziega

Alde egin nahi dut
jada ez zarelako zu
jada ez zarelako hemen
jada ez garelako haiek.

Alde egin nahi dut
orain uler dezaket
ezin besteen zoriona bermatu
nirearen truke.

Ez nekien
aspaldian joan nintzelako
falta zinela.

Alde egin nuen
nire lekura itzultzeko
ezinbestekoaren ziegatik irtetzeko.

Alde egin nuen
nire erdien arteko
gerra amaiezinean, azkenik
emazteak galdu zuelako.

Bakarrik, libre,
nire erreinuaren alde
ulertzen zenuela entzuten nuen.
Bakarrik, libre,
nire taupaden jabe
baztertzen zintudala ikusi gabe.

Eta itzultzen banaiz
ezinbestekoa onartzeko?
Bihotz honen lauhazka ezin baita
maite duenaren zauria izan.

Geratuko al zara,
bertan egoteko bada?
Nire erreinuko ateaz bestaldean
ezinbestekoaren ziega hontan itxoiten..?

Giltza ateko zerrailetik kentzeko,
Giltza gure esku ahurran uzteko itzuli ginen.