2021.11.11
Birkit

Birkit

Atzera

Leihoa (Harrobia Eskena Bilbo, 2018/11/24)

Atzera

Geuk piztutako suak ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Zelatan ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Inertzia

Zuzendaria: Maria Elorza

Leihoa

Begi triste horiek berriz hitz egin didate.
Hiru eguneko bizarra, gaur ere.
Nahikoa izan ziren arreta deitzeko
eta orain ezin gainetik, ezin burutik kendu.

Gaindituta, eskuak bete
hirugarrena bidean
Begi triste horiek hitz egin didate
eta ez dakit zer dioten,
ez dakit zer nahi duten.

Larrua jo nahi didazu?
Ala zurearen kontra estutu, besterik ez?
Naizen lekuraino eraman zaitzadan,
Naizen lekuan arnasa hartuko duzulakoan.

Bertan egonda naiz ere, aspaldian...
Ez naiz erantzuna, ez nauzu behar.

Ireki leihoa
Tinko itxi zendun noizbait,
Gogoz itxi zendun noizbait,
etxea epeltzean.