2014.05.22
Birle

Birle

  • 2007
  • Rocka

Atzera

Beste gauza bat da

Beste gauza bat da

Lotsa kendu duzue, jadanik ez dizue axola.
Mundua zuen esku edukitzekotan edozein tranpak balio du.
Zure jolaskideek badakite.

Ez da zure etxea babesteko asmoa, beste gauza bat da.
Ez da errugabeak salbatzeko gogoa, beste gauza bat da.

Sortarazi duzuen tristuraren berri badugu.
Gutxi ausartzen dira zuen kontra eskua altxatzen.
Hainbat isiltzen dira, ausardiak erantzunik badauka.

Ez da zure etxea babesteko asmoa, beste gauza bat da.
Ez da errugabeak salbatzeko gogoa, beste gauza bat da.

Zuen garaipenak orri beltzak dira idatzita historian.