2014.05.22
Birle

Birle

  • 2007
  • Rocka

Atzera

Beste gauza bat da

Ukatuta

Hainbestetan ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.

Ukatuta.

Hainbestetan, begirada, ezer ez dagoen
leku batean galtzen da.
Denbora gelditu, lagunak aldendu,
nire baitan bilduta.

Atsegin ez dudan bide hontan
ibiltzera behartuta.
Mugez kanpo zer dagoen, ez dakit ordea.

Horregatik hainbestetan ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.

Ukatuta.

Bereiztea pentsatu dut, ikasitakoaren
ordezkoa bilatu.
Izen bat nahi nuke ezarri didaten
zenbakiaren ordez.

Atsegin ez dudan bide hontan
ibiltzera behartuta.
Mugez kanpo zer dagoen, ez dakit ordea.

(Horregatik hainbestetan) ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.

Ukatuta.

Egunak eta gauak, lerro zuzenean,
bata bestearen atzetik igaro dira.
Egunak eta gauak nire oinazean
erreparatu gabe igaro dira.