2014.05.22
Birle

Birle

  • 2007
  • Rocka

Atzera

Beste gauza bat da

Ardurarik gabe

Zerua erori zaigu
gazteluarekin bat
ta itotzen ari gara
bere errautsetan.

Zerua erori zaigu
gazteluarekin bat
ta itotzen ari gara
bere errauts artean.

Uraren giltzari ardurarik gabe
eragin genion. Ez zen urik irten,
pozoinduta zegoen zeozer
onartu ziguten
ardurarik gabe.

Gaixotasuna guztiok hartu genuen.
Batzuk jakinez, besteek halabeharrez.
Gezurra atzean, eserita geunden.
Bitartean eurek egarria kentzen zuten.

Ez gara konturatu
guk ere noizbait
saldu dugun hortatik
edan beharko dugula.