Ion Mayor kitarjole elizondarra (bere instrumentua utzi gabe) mikrofonora hurbildu da, bere ondoan jarraitzen du Unai Urroz doneztebearrak bateriarekin, oraingoan Joseba Aleman amaiurtarra dutela lagun baxuarekin oinarria osatzen. Urtebete itzalean lanean, norbanakoak dituen argi ilunei begira, malenkonia, nostalgia eta ilusioz beteriko melodiak sortzen, rockaren gordinari uko egin gabe.