2018.06.28
Blaka

Blaka

  • 2009
  • Donostia
  • Hard-rocka, Rock&rolla

Atzera

Piztu gaua

Berriz jaioko gara

askatasunaren bandera 
zure kulero bustiekin 
biluz gaitezen maitea 
ilargi azpian 
dantza ilunak azala 
erre arte elkarrekin 
xuxurla iezazkidazu 
lau hitz zikin 

errealitatea ordezkatu dut 
libreago batekin 

sua hartuko dugu elkarrekin 
eta berriz jaioko gera 
fenixa bezala, 
gure errautsetatik 

egin nauzu 
lehenengoz drogazale 
mozkortu egin nahi dut 
zure likorez 
zure ahotsa entzun 
gainezka kolorez 
eta isiltasunean 
iraultza deserosoak gordez 

errealitatea ordezkatu dut 
libreago batekin 

sua hartuko dugu elkarrekin 
eta berriz jaioko gara 
gure errautsetatik, 
fenixa bezala