Asier Beramendi musikariaren proiektua da Blanquita Carraquela, Eraul taldean aritu ondoren sortutakoa. Pop ukituko soula, bluesa eta folk amerikarra alde batera utzi gabe, elementu elektronikoak ere badarabiltza lan berri honetan. Oraingoan, ordea, spoken word edo hitz esana eta rapa dira proiektuaren ardatzak, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz.