Iruñeko post-punk taldea da, Martin Ziriza (baxua, ahotsa), Timeo Dedieu (bateria) eta Ander Redin (gitarra) musikariek osatua. Poperako joera dute haien kantuek, eta Tatxers eta Aramu taldeekin alderatu izan dituzte. Kordoba bidea dute lehen lan luzea, 2024an kaleratua.