2019. urtean sortu zuten Ondarroako Braulio rock taldea. Kepa Arakistainek (gitarra, ahotsa), Gotzon Eizagirrek (baxua) eta Ruben Bernedok (bateria) osatzen dute. Hiru EP kaleratu dituzte gaur arte; 2024an azkena, Bidai on bat, rock&roll eta psikodelia ukituekin ondua.