Iruñeko post-punk bikotea da Bris. Musika genero horretako 80ko hamarkadako olatu errusiarra (coldwave ere deitu izan zaiona) inspirazio iturri hartuta, sintetizadoreak eta gitarrak uztartzen ditu. Julen Cambrak eta Adam Kozinskik osatzen dute taldea, eta euskaraz nahiz polonieraz sortu izan dituzte kantuak, Kozinskiren ama hizkuntza baita poloniera.