2019. urtearen hasieran jaio zen Brumadensa metal eta hardcore taldea, Gipuzkoako eta Bizkaiako zenbait musikarik osaturik. 2020ko irailean kaleratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa, eta rapa eta drum&bassa ere baliatu zituen konposizioetarako. 2023ko Hildako amaiera diskoan, elektronika eta rapa alde batera utzi, eta erritmo bizkor, indartsu eta gogorrak landu zituen berriro.