Sakanako punk-oi! talde bat da Bulkada, 2023an sortua. Pello Altzelai (bateria), Ander Gasko (abeslaria), Ander Cocera (baxua), Oihan Arana (gitarra) eta Aitzol Gainzarain (gitarra) dira taldekideak. 2024an Doinu ozenena EPa kaleratu, eta 2025ean Noraezean argitaratu zuten, zortzi kantuz osatutako diskoa.