Elorrio eta Abadiño aldekoa da Bultz! punk-rock musika taldea, 2016. urtean sortutakoa. Kideak Pixontxis, Iheskide eta Kruders taldeetan aritutakoak dira. Lehen diskoa kaleratzeko, diru bilketa bat abiatu zuten, eta hala argitaratu ahal izan zuten Erraiak lan luzea, 2017an argitaratu ere, Mauka diskoetxearekin. Bi urte geroago, Galtzeko ezer EPa kaleratu zuten.