2016.09.28
Burun Danga

Burun Danga

  • Donostia

Egunsentia

Zurea, nirean 
taupada berdinak. 
Hitzik gabe diot, 
behar zaitudala. 
Zurekin banoa, 
Mundu berri baten bila. 

Astindu hegoak 
Berritu indarrak 
Lurra atzean utzita 
Bideko ertzetan 
Erori direnak oroituz. 

Etsipen guztiak, negar eta ezina. 
Bizitzeko mina, hazteko irrikak. 
Gure iragana, biziko duguna, 
orduak ta orduak 
Ez ditzagun bota (X2) 
Egunsentia, bidean dago eta. 
Zurea, nirean 
Taupada berdinak(X4) 

Aukera bakarra, 
berriro hasteko 
Iragan dena ahazteko 
Zurekin hazteko. 


Behin da berriz oihuka 
Buruko ahotsak 
Min guztiaren errua 
Isilduko al dira? 
Dena amaitzen denean 

Etsipen guztiak, negar eta ezina 
Bizitzeko mina, hazteko irrikak 
Gure iragana, biziko duguna 
Orduak ta orduak 
Ez ditzagun bota (X2) 
Egunsentia, bidean dago eta. 
Zurea, nirean 
Taupada berdinak.