Nu jazzak definitzen du Santurtziko Catch & Soul taldearen arima. Lo-fi hip-hopa, rocka, bluesa eta 70eko hamarkadako psikodelia: horra hor taldearen musikan eragina izan duten genero batzuk. 2021ean kaleratu zuten beren lehen lana: kantu biko singlea, Tabula Rasa-Clausus izenekoa.