Mark Luva eta Joxean Rivas musikariek osatzen dute Cccorrosion proiektua. Ezagunak dira gaur egungo musika urbanoaren abangoardian, Luvak lan egin baitu Arca eta La Zowi artistekin, besteak beste, eta Rivasek ibilbide luzea egin baitu rock esperimentalean, bereziki Killerkume taldearekin. Gainera, Boiler Room DJ saio bat egin zuten elkarrekin. Orain arte kaleratutako kantu gehienetan gaztelaniaz aritu badira ere, Agate kaleratu zuten 2024an, Agate Deuna herri kanta oinarri hartuta.