2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Egunerokotasunaren barruan

Paper honetan preso,
nire tinta askapenerako bide,
adierazteak uzten baitit eroso.
Prozesu hau errepikatzen,
behin eta berriz, hamaika bider.

Arnasa baita niretzat barrua hustearen ariketa.
Irteera bilatzen galdu nintzen
ohartu gabe nire burua ulertzean zegoela gakoa.

Hortik aurrera, introspekzioari gogor heldu nion, akaso gehiegi.
Dena dudan jarriz, etzegoen harrituko ninduen inor, mesfidati.

Ez nuen ezer espero inorretaz,
beraz ez ninduten iruzurrik egin,
baina bueno, bistan da garai horiek atzean direla;
buruan itxaropen ugari.

Ilusioak dantzan nire golkoan,
amets asko bete nahirik.
Denbora-pasa besterik ez dira,
errealitatera ekarri nahi baina ezin.

Denbora librea edukitzeari beldur.
Nire buruarekin solasean.
Bakarrik geratu nahi dut,
baina bakarrizketak arazoak azaleraztea dakar.

Iraganean galdutakoa bertan da,
neguko zuhaitzaren azken hostoa.
Melankoliaren biktima kuttunena neure burua, zein izango ba?

Galderaren erantzuna galdera beran dagoela ohartu nintzen, eskerrak.
Sapaiari begira pasatako orduak
pentsatuz ez zela egia aurrean nuena.

Buruko usteak erdi hustel gehienetan,
zenbat alditan errepikatu zitzaidan...
Bizitza azkenean bukle bat da,
oraingo hau hemendik lau urtera egiten ariko dira.

Errepikamenak, ohiturak; gure sustentua.
Gauza berrien aurrean galduta.
Egunerokotasunaren barruan
Hortik kanpora galdu egiten baikara.