2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

#Libre

Ohetik jaiki,
beste behin hemen,
IRTEERA bilatzen NEGUA bukatu zitzaidan
eta PRESO nago,
nire zelda noiz irekiko zain.

Kanpoko barrua hutsik,
bihotza gorputzetik at ez da nagusi.
Norbera bere inguruan,
hortik kanpora atzerritarrak baikara mutil.

Libre
arrano beltz baten moduan,
haizearen erronkari aurre egiten.
Aurkakoa kide:
hegoak mugitu gabe haizea alde dagoenean.

Larre zabaletan preso egon ondoren, zenbat eskertzen diren..
Euriari deitu nion gau honetan jetsi ez zedin…
Kasurik ez.

Inguruari begira, astiro, asteroko legez, baita egunero ere.
Errutinan sartuta ibili nintzen (“Egunerokotasunaren barruan”),
gauza berrien aurrean galdu arren.

Ondoren, sentsazioez idatzi nizun
eskerrak ematen behar zenei.
“Askatasunaren preso” bilakatu nintzen “Noraezean” egonda gero.

Errebeindikazio ugari:
“Artaldetik trap!” nire nahia, ezin bete.
“Zurekin” izandako momentuez oroitzen;
barruko nia-ri denari buruz galdezka.

Atzetik etorri ziren nire buruhausteak,
dudak mahai gainean.
Nire buruan preso,
atzerritar,
buelta eman nion zorionez.
Bueltan naiz.

Aske.
Zentzua du preso egon ondoren.
Antagonismoak berriz ere.
Galdutakoan baloratu ohi dugu.
Denbora berriz ez galtzea espero det.

Aurrean dudanari begira.
Ez dakit kasualitatea den baina
negua iristear dago.
Dena berriro.
Iraganaz ikasteko ordua heldu da.