Bizkaiko punk-rock taldea da Chuleria, Joder! izenekoa. Ezkerraldeko laukoteak gogora dakarzkigu 1980ko hamarkadan inguruan sorturiko hainbat talde, baina gaur egungo soinura eta egoeretara ekarrita, kaleko poesia ukituarekin. Urbe diskoa kaleratu zuten 2024an, eta Siempre me siento regular bigarren lan luzea hurrengo urtean.