Ciervoworld Iruñeko streamer baten proiektua da. Berak nahiz beste erabiltzaileek sortutako bideoak igotzen ditu sare sozialetara, sarri parranda giroko une basati edo absurdoak erakutsiz. Akuttu izeneko singlea kaleratu zuen 2021ean, pandemian Mendillorri auzoan ospatu ziren Lakuko Festetarako konposatutako kantua.