Cobra taldearen hitzetan zinemari buruz ageri diren aipamenak tarteko, thriller rock deitu izan diote 2006an sortutako talde honen musikari. Kideek ibilbide luzea izan dute Euskal Herriko zenbait talde ezagunetan: David Gonzalez (baxua; Berri Txarrak eta Pi L.T.), Josu Luengo (gitarra; Elvirus69), Haritz Lete (ahotsa; Kokein) eta Ekain Elorza (bateria; Dinero). Ingelesez eta euskaraz kaleratu izan dituzte beren kantuak.