Conflict Noise death metal taldea 1999an sortu zen, Bilbon. Gaztea maketa lehiaketako bigarren saria irabazi zuten 2001ean grabatutako maketa batekin, eta Bilbo Hiria pop-rock lehiaketako finalera heldu ziren. Estudioko bost lan luze argitaratu dituzte urte hauetan guztietan, lehena 2003an, eta Euskal Herriko historia eta gudak izan dituzte askotan gai nagusia.