D-Rais

D-Rais

  • 2008
  • Bilbo
  • Punk-rocka, Ska

Atzera

Basamortu

Basamortuetako zalduna

Txuri ta beltzez gaizki margozturiko basamortu baten 
nekez josita, amaieraren hasierara heldu gara itsu izaten 
Autokontzientzia gehiegi lortu dugu 
aurrera ibiliz baina atzera begiratuz 
Ni hemen geratuko naiz 
munduaren suntsipena ikusten 
nire pentsaerak biluzten 
bakardadearen isiltasunak 
nire burua erotuko duen arte 
Inperfekzioetaz osaturiko mundu perfektu hontan 
iluntasunean dantzatu nahi dut 
nortasunaren galera sahiesten 
Zenbat bizitza apurtuta? 
Zenbat galdera erantzunik gabekoak? 
Ni hemen geratuko naiz 
munduaren suntsipena ikusten 
nire pentsaerak biluzten 
bakardadearen isiltasunak 
nire burua erotuko duen arte 
Baina pixkanaka mugitzen 
pausoak ematen dira 
koloreztatzen da basamortua 
Helmugarik ez dago 
bideak du garrantzia 
beste pauso bat, aurrera