Bilboko 60ko hamarkadako talde bat da Daikiris. Garai hartako pop eta rock doinuak jorratu zituen, eta 1968an Ikusten dut San Francisco EPa kaleratu zuen, Cinsa diskoetxearekin. Estitxu abeslari ezagunarekin ere split bat argitaratu zuen urte berean, Estitxu Ta Daikiris izenekoa.